XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

( orr. (...) Jakin liburuxka sailla).

GERHARD BampAuml;HR (1900-1945)

Euskal kezkak urduritu au, naiz-ta doixtar abizena eraman, Legazpi`ko auzune Udana`n jaio zan 1900-5-6`an, Katabera (Arantzazu)`ko meategietako buru bait zan bere aita.

Lenengo ikasketak Brinkola`n egin ondoren, 1913`an Alemania`ra joan zan batxiller-ikastaroak osatzen.

1918`an Euskalerrira dator, eta emen euskaltzaletzen da, bere arreba batekin euskeraz ikasirik.

Geroago, Alemani`ra biurtu ta bere Irakasle tesisa Gottingen`go Ikasguak (1940) onartzen dio.

1944`n, Errusia`ren aurkako burrukan, Petersburgo`n Gudari-Talde Urdiñakin batzen zaigu; gero, ia gerra amaitu arte, Berlin`en egiten dizu itzultzailleen maixu.

Eta atzenez, errusitarren kontrako eraso-aldian jausi zan 1945-4-27`an.

EUSKALTZALE Sudurluze zan antza umetatik, eta jakin-min.

Brinkola`ko umetxoak, bere eskola-lagunak, egiten zuten izkera arrigarri zitzaion, eta bere arrebakin batera ikasten asi; ortarako, artu-emanean jarri zan laster Azkue jaunarekin, baita idazteari eman ere RIEV`en eta Euskera-n lanak agertazirik.

Euskal Esnalea-n argitaratu zuen bere lenbiziko lana Uaño naiz xirietaz orr..

Ona bere lanik beiñenak 1) Uaño naiz xirietaz (E.E., 1922, 109 orr.) 2) Estudio sobre el verbo guipuzcoano (RIEV, 1926). Sei urtez ekin zion orretan, lan luze sakona baita.